En directo

Mugaz gaindiko harremanetan Euskal Herriko administrazio ezberdinetako instituzioek hainbat elkarlan esparru dituzte. Euroeskualdean elkartzen dira Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa, Eurohirian Gipuzkoa eta Lapurdiko instituzioak, Euskal Elkargoaren sorrerak harreman bide berriak sortu ditu... Harreman instituzionalei eskainitako lehen atal honetan Iker Goiria Gipuzkoako ahaldun nagusiaren aholkulariak azaldu dizkigu harreman horiek.
Lan hau Ideiak 2024 egitasmoaren baitan gauzatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker.


