En directo
Telesailaren inguruan hizketan aritu gara. Bereziki ekoizpen aldetik hartu beharreko erabakien inguruan. Esan ohi da badela loraldi berezi bat euskal ekoizpenen artean. Eta egia da ere, horretaz gain, badirela geroz eta proiektu gehiago gure territorioan grabatuak izan direnak. Pizgarri fiskalek eragina izan dute zentzu horretan. Baina, hori ez da beharrezko bakarra proiektu zinematografiko bat eratzerako garaian. Diruaren inguruan mintzatu da luzez Almandoz: «Diruaz ez dugu hitz egiten, ezkutuan mantentzen dugun zerbait da, baina sektoreaz hitz egiten dugunean, pedagogia pixkat bat egitea egokitzen zaigu». Izan ere, bere ustetan, diruak ez du produktu on bat bermatzen. Baina, oso beharrezkoa da dirua proiektu baten aurrean jartzen zarenean. «Ikusleak ez du zertan galdetu zenbat dirurekin egiten den telesail bat».
Gainera, industriaz hitz egiteaz gain, ofizioaz ere hitz egin du zuzendari donostiarrak. «Zoriontsuagoa naiz ofizioan, eta ez hainbeste diskurtsoan» esan du. Bere ikuspegitik, diskurtsorako eta erretorika ederretarako gehiegizko joera sortzen ari da zinemaren bueltan. Eta artea egiteaz arduratu beharra dago, ez soilik kontatzeaz. Baita zureak ez diren proiektuetan ere. «Mertzenarioa ere banaiz, jartzen dut ofizioa baita ere gustatzen ez zaidan istorio baten menpe». Lan egiteak mugitzen du Koldo. Ahal den lan onena egin, eta lasai lo egiteak horrekin. Zoriontsu dabil irailaren 17an estreinatu zuen ‘Zeru Ahoak’ telesailarekin. Zinemaldian aurkeztu ostean, igandero ikusgai izango da EITB1en, plataformetara heldu aurretik.


