En directo
Abenduak 4 ditu, eta arratsaldeko 18:00ak dira. Norbaiten urtebetetzea izango da. Tira, pertsona askorena. Pentsa munduan zenbat pertsona jaioko ote ziren abenduaren 4 batean… eta zenbat hil. Eta zenbat pertsona egongo ote diren urtebetetzeak ospatzen jendez inguratuta, eta zenbat egongo diren dolu bat pasatzen, bakarrik.
Doluaz hitz egin digu Lur Olaizolak bere film labur berrian, 'Bariazioak'. «Abiapuntua nire esperientzia pertsonala da, duela urte t'erdi aita hil zen bapatean eta horrek dakarren dolua oso esperientzia gogorra da» kontatu digu zuzendariak.
Edurne Azkarate da filmeko protagonista, eta arte-eskola batean ikusten dugu koadernaketa prozesuan. Izan zitekeen 2025 edo 1995. «16 mm-tan grabatuta egoteak beste garai batera eramaten gaitu, badago zerbait 90eko hamarkadara zaramana» esan digu.
«Luzemetrai bat idazten ari naiz» aurreratu digu donostiarrak, baina ez digu detaile gehiago eman.
Doluaz hitz egin digu Lur Olaizolak bere lan berrian, orain ikusle bakoitzak bere dolua transitatu dezala.


