En directo

Hegoi Belategi | Malen Frantsesena

«HAOSEk nahiago izan du herria festarik gabe utzi emakumeekin espazioa partekatu baino»

Iritsi da, Irailaren 8a, eta iritsi da beste urte batez, Hondarribiko Alardearen eguna. Festa eta saltsa ardatz izan beharko litzatekeen egun honetan, tentsioa eta berdintasunik eza izan dira ardatz. Honetaz gehiago jakiteko, Ane Garcia, Jaizkibel Konpainiako kidea izan da NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«HAOSEk nahiago izan du herria festarik gabe utzi emakumeekin espazioa partekatu baino»

Loading player...

Beste urte batez, Irailaren 8a iritsi da, eta bete urte batez tentsioa eta berdintasunik eza izan dira jaiaren ardatz. Herriko jaiak izanik festa eta saltsak ere badute beren lekua, baina nekatuta eta etsipen puntu batekin daudela adierazi du Ane Garcia, Jaizkibel Konpainiako kideak: «Nekatuta eta etsipen puntu batekin, aurten ere, beste behin, ez direlako behar besteko aurrerapausoak eman berdintasunaren bidean»

Zailtasunak zailtasun, gero eta jende gehiago animatzen da Jaizkibelekin batera ateratzera, eta asteburua izan, edo aste tartez izan zenbakiak aldatzen badira ere, gaur egun, Jaizkibel da konpainiarik handiena, 800 eta 1000 pertsona artean ibiltzen direlarik. «Oso konpainia handia gara, batzuetan zaila izaten da elkarrekin jotzen jarraitzea, jende kopuruak koordinazioa zailtzen duelako, baina lortzen dugu elkarrekin pausua eramatea eta elkarrekin aurrera egitea. Eta hori benetan pozgarria da»

Iaztik udalak dekretu bakarrean jaso zuen bai Hondarribiko Aldardearen Ondarea Sustatzeko Elkarteak (HAOSE) eta baita Jaizkibelek ere, irailaren 8ra begira, egindako eskaeren ebazpena. Anek azaldutakoaren arabera, ebazpen horrek jasotzen du HAOSEk eta Jaizkibelek denbora tarte labur bat pasatuko dutela espazio berean irailaren 8ko goizaldean.

HAOSEk ordea hori ez du begi onez ikusi. Iaz ahalegin berezia egin zuten hori saihesteko, eta ez ziren agertu Gernikako Arbola gunera, ebazpena urratuz. Aurten ebazpen horren aurka egin dute epaitegietara joaz, eta atzera bota dute haien helegitea. Gauzak horrela, Jaizkibelek larriki salatu du epaitegietara jo izana: «HAOSEk nahiago izan du herria festarik gabe utzi emakumeekin, eta emakumeen hautu parekidea babesten duten herrikideekin, espazioa partekatu baino».

Jaurlaritza Logoa