En directo

NAIZ Irratia

«Administrazio publikoek umeak oporrik gabe gelditzen badira ardura handia dute»

Save the Childrenek egin duen kalkuluen arabera, uda honetan, adingabeak dituzten EAEko 10 familiatik ia bi oporrik gabe geldituko dira. Errealitate honetan gehiago sakontzeko Irati Alvarez, Save the Childrenen EAEko Eragin Politiko eta Sozialeko teknikaria, NAIZ irratian egon da.

Save the Childrenek bazterketa edo pobrezian dauden haurrentzat udalekuak antolatu ditu azken urtetan
Save the Childrenek bazterketa edo pobrezian dauden haurrentzat udalekuak antolatu ditu azken urtetan (Monika del Valle | FOKU)

Uda opor garaia da askorentzat. Gurasoekin edo lagunekin bidaia egiteko tenorea. Udalekuen garaia ere bada, aisialdiaz gozatzeko urtaroa, azken finean. Dena den, adingabe batzuk ezin dute oporrez edo udalekuez gozatu.

Save the Childrenek egin duen ikerketaren emaitzek hala diote. Izan ere, uda honetan, adingabeak dituzten EAEko 10 familiatik ia bi oporrik gabe geldituko dira. Datu konkretuetara joz, EAEn 66 mila haurrek ezingo dute udako aisialdiaz gozatu. Irati Alvarezek, Save the Childrenen EAEko Eragin Politiko eta Sozialeko teknikariak NAIZ irratian azaldu du egoera larritzen dela «guraso bakarreko familietan».

Save the Childrenek antolatzen dituen udalekuak ere izan ditu hizpide, eta administrazio publikoei babesa eskatu die: «Administrazioek ardura handia dute haurrak oporrik gabe gelditzen badira, politika publikoak bultzatu behar dira». Izan ere, Alvarezek eskaini dituen datuen arabera, EAEn haur baten zaintzak 886 euroko kostua du hilean, Espainiako estatu mailan bakarrik Kataluniako Herrialdeetan dela garestiago.

 

Jaurlaritza Logoa