En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Barne mundua azaleratuz osatu du bigarren diskoa Sarasquetak

Urte batzuk badaramatza Buenos Aires aldean Julen Gimenez Sarasqueta donostiarrak. Donostiatik Bartzelonara eta handik Argentinako hiriburura egin zuen salto eta bere musika proiektua ere bertan garatu du. Sarasqueta izenarekin dabil eta bigarren diskoa, ‘Fotocopias de mi cara’ kaleratu berri du.

Audio_placeholder

Barne mundua azaleratuz osatu du bigarren diskoa Sarasquetak

Loading player...
Julen Gimenez Sarasqueta donostiarrak bakarkako bigarren diskoa kaleratu du.
Julen Gimenez Sarasqueta donostiarrak bakarkako bigarren diskoa kaleratu du. (Amparao GEDWILLO BRUSSE)

Duela bost urte kaleratu zuen estreinako bakarkako diskoa Sarasquetak, ‘Otra vuelta en la Montaña Suiza’ deiturikoa. Nostalgia dezente zuen disko hark, Euskal Herritik urrun izatearen sentimenduak eta halakoak ere bazituelako hitzetan Sarasquetak. Oraingoan, ordea, beste gisa bateko kantuak landu dituela esan daiteke. Nostalgiatik ere badute kantuek, baina bizipenak eta horrek barruan sortzen dutenen inguruan aritu da hizketan oraingoan.

Guztira 11 kantu osatu ditu, berriz ere Carlos Abriola ekoizlearekin elkarlanean. Etxean grabatu du ia guztia, baina entzutean ez du halakorik transmititzen. Gero, zuzenean, Paulina Gallego, Abril Melo, Diego Parra, Alber Lopardo, Victoria Hassler eta Ramiro Pereyra ditu ondoan. Isabela alabak diskoan hartu du parte, eta zuzenekoetan noiz edo noiz ere ondoan izaten du. 

Euskal Herrian oraindik ez du diskoa aurkezteko aukerarik izan, baina Argentinan ari da zertxobait mugitzen eta halako herrialde handi batean zure musika entzutea zailagoa bada ere, komunikabideetan ere tokitxoa egitea lortu du Sarasquetak. Gaiak ere halakoak direlako, egunerokoan edonork bizi ditzakeenak. ‘Robar’ kantuan egungo Argentinako drama ekonomiko eta sozialaz hitz egiten digu, ‘Videos de gatitos’ kantuan pantailari begira gertatzen direnez edota ‘Aita’ izeneko kantu nostalgiko bat ere bada, herriminaren inguruan zeharka bada ere hitz egiten diguna.

MusikHaria saioan diskoa goitik behera aletu digu eta entzuteko moduan duzue. Ea laster Euskal Herrian eta zuzenean ere badugun horretarako aukerarik.

Jaurlaritza Logoa