En directo

Iraia Cambra | Peli Lekuona
Entrevista
Erik Etxart
Seaskako bozeramaile eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordea

«Ez da posible 39 ikasleko gela bat bigarren mailan; egoera hori onartezina da»

Seaskak mobilizazio berri bat iragarri du ostiral honetan Baionako kaleetan. Frantziako Hezkuntza Ministerioak heldu den ikasturterako irakasle postuei emandako erantzun «murritza eta berantiarra» salatu du Erik Etxart Seaskako bozeramaile eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Ez da posible 39 ikasleko gela bat bigarren mailan; egoera hori onartezina da»

Loading player...
Erik Etxart, Seaskako bozeramaile eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordea.
Erik Etxart, Seaskako bozeramaile eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordea. (Patxi Beltzaiz)

Erik Etxart Seaskako bozeramaile eta Ikastolen Elkarteko lehendakariordeak adierazi duenez, heldu den ikasturterako irakasle gehiago behar dira, bai lehen mailan bai bigarren mailan. Ikasle kopuruak nabarmen egin du gora, eta horrek «bost irakasle berri beharko lituzke bigarren mailan», baita beste «bost irakasle berezitu lehen mailako inklusiorako».

Hala ere, Frantziako administrazioak ez die eskaera horiei erantzun egokirik eman. «Ez da posible 39 ikasleko gela bat bigarren mailan; egoera hori onartezina da», adierazi du Etxartek. «Inklusioaren alorrean ere haurrek baldintza egokiak behar dituzte, baina gaur-gaurkoz ez zaizkie eskaintzen».

Bestalde, Etxartek gogorarazi du 2022tik agortuta dagoela Seaskaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko hitzarmena. Hitzarmen horrek, besteak beste, irakasle postuak kalkulatzeko metodologia bat ezartzen zuen, baina praktikan «trabak» ageri direla salatu du. Seaskak baliabide gehiago eskatzen ditu, baita azterketen hizkuntzari dagokionez ere: Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz egiteko duten ezintasunaren aurrean, aldarrikapena indarrean mantentzen dela azpimarratu du.

Mobilizazioa ostiral arratsaldean egingo da, 17:00etatik aurrera Baionako karriketan. Parte hartzera deituak izan dira ikasleak, irakasleak, gurasoak eta herritarrak oro har. «Mobilizazio jendetsu eta alai bat izatea espero dugu», adierazi du Etxartek.

Jaurlaritza Logoa