En directo

Bigarren Kafea

«Kongresuak erakusleiho bat izan nahi du herri honetan egiten den ikerketarentzat» 

200 ikerlari inguruk parte hartuko dute IkerGazte euskal ikertzaile gazteen topagune nagusiaren 6. edizioan.

Audio_placeholder

«Kongresuak erakusleiho bat izan nahi du herri honetan egiten den ikerketarentzat» 

Loading player...
Aitor Bengoetxea Alkiza, Ainhoa Latatu Nuñez eta Aitor Cevidanes Miranda
Aitor Bengoetxea Alkiza, Ainhoa Latatu Nuñez eta Aitor Cevidanes Miranda (IkerGazte)

UEUk bi urtetik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresu hau datorren maiatzaren 28, 29 eta 30ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, egitarau zabal eta askotarikoa eskainiz.

Ekitaldi handi honen helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailan euskaraz egiten diren ikerketak ezagutaraztea eta emaitzak zabaltzea izaten da. Guztira, 50 ahozko aurkezpen, 74 mikro-aurkezpen eta 114 poster egongo dira bertan, eta lau gonbidatu nagusi ere aurkeztu dituzte: Olu Jenzen, Arturo Elosegi Irurtia, Juan Carlos Moreno Cabrera eta Maia G. Vergniory.

Kongresuko koordinatzailea den Ainhoa Lataturekin hitz egin dugu honen atarian. Gonbidatuei dagokionez, «lehenengo egunean beti euskal ikertzaile bat omentzen dugu, orain garena izan direnengatik ere bagarelako. Juan Carlosek hezkuntza hegemonikoei eta gutxituei buruzko diskurtso oso boteretsua du» aipatu digu Latatuk. Bestalde, ikerlari gazteei ere egin die aipamen, bere hitzetan, «kongresuak erakusleiho bat izan nahi du herri honetan egiten den ikerketarentzat».

Sari banaketa ere egongo da, bost ahozko komunikazio onenei, sari berezia Euskal Herriaren garapenerako garrantzitsua den gaiari eta bi mikro-aurkezpen onenei. Guztira 8 izango dira.

Jaurlaritza Logoa