En directo

Euskal gizarte inklusibo euskaldun baten eraikuntzan gakoa da Bizipoza elkartea. Elkarteen elkarte, bazterrean eta bazterretik aritzen diren ahots kolektibo eta bateratua izaten ederki asmatu du Bizipozak. Egun 38 elkartek, 22 bazkidek, 16 babeslek eta 120 boluntariok gorpuzten duten proiektu honen jarduna etengabea eta nekaezina da, eta ahalegin horren baitan dator Donostiako Egia auzotik datorren proposamena ere: 'Bizipoza jaia' antolatu dute, hiru egunetako egitaraua auzoko elkarte ezberdinen elkarlanaren emaitza eta bertako auzotarren aniztasunaren erakusleiho.
Bizipoza elkarteko koordinatzailea Leire Elizegi eta Egiako taldeko kide Lide izan dira Zebrabidean elkartea eta jaiari buruzkoak azaltzen.