En directo

Bigarren Kafea

«Amatasunari aitortza politikoa falta zaio»

Igandea amaren eguna izan zen eta gaur Nahia Alkortarekin amatasunak dituen hutsuneak eta feminismoarekin sortu daitezkeen kontraesanak izan ditugu mintzagai. 

Audio_placeholder

«Amatasunari aitortza politikoa falta zaio»

Loading player...

Euskaltzaindiaren hiztegian Ama bilatu eta lehenengo definizioak hala dio: Seme edo alaba bat edo gehiago dituen emakumea. Baina pixkanaka orri horietan aurrera jarraitu eta lotutako hitzak ageri dira: Amaorde, amandre, amaponteko, amama, amabitxi… Aurrerago egin eta ama hizkuntza, ama eskola, amazulo, amaren gonape, amaren sabel… Pixka bat aurrerago amaraun eta amantal ere badira, eta ederra da, gustatu zait. 

Gustatu zait ikustea zenbat hitzetan dugun ama, gustatu zait amantal irakurtzea eta baita amaraun ere, hein batean amen definizioaren zati txiki bat ere izan daitezkeelako. Atzo amaren eguna izan zen, eta nik normalean halako egunak ospatzen ez baditut ere gaur Nahia Alkortarekin amatasuna eta feminismoaren arteko kontraesanak lantzeko aitzakia ederra izan da. 

«Feminista izateak kontraesnak sortzen dizkizu egunero edozein arlotan», azaldu du Alkortak, eta beraz, ama izan nahi edo ama izatean bakoitzaren baitan eztabaida asko sortzen direla aipatu du. 

Gainera, azpimarratu du amek hutsune asko dituztela eremu ezberdinetan, eta honen aurrean baliabide publikoak behar direla: «Amatasunari aitortza politikoa falta zaio, zaurgarria den esparru bat delako eta horrela hasiko direlako beharrak asetzen». Amen behar, kontraesan eta amaraunetan murgildu da gaur Bigarren Kafean Nahia Alkorta.

Jaurlaritza Logoa