En directo

Bigarren Kafea

Ostiral gaua San Franciscon (I)

‘Friday Night in San Francisco’ diskoa hartu du hizpide Maialen Tellabide Barquerok Bigarren Kafeko Txuri Beltzeko Teklak atalean. Paco de Lucia, John MacLaughlin eta Al Di Meola gitarristek 1980an grabatu zuten lana da.

Audio_placeholder

Ostiral gaua San Franciscon (I)

Loading player...

«Musika inprobisatuaz ari gara disko honi buruz ari garenean. Hainbat estilo uztartzen dira bertan baina flamenkoa eta estilo latinoa dira agian modurik nabarmenenean identifikatzen direnak» esan du Tellabidek. Une hartan mundu mailako gitarristarik onenetakotzat jotzen ziren De Lucia, MacLaughlin eta Di Meola.

Diskoan zehar binaka zein hirukotean jotzen dute une ezberdinetan. «Hiru musikarien birtuosismoa da nabarmenduko nukeen ezaugarrietako bat» aitortu du Tellabidek. «Elkarrekin jotzen hasten direnean sortzen den konexioa eta estilo ezberdinak uztartzeko duten gaitasuna ere azpimarratuko nituzke». Hiru oilar batzen dira oholtzan baina hiruren artean «konpetentzia sanoa» hautematen dela gaineratu du Tellabidek.

Entzun Maialen Tellabide Barquerorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa