En directo 12:00h - 13:00h

Ofizio eta afizio

13:00h - 16:00h

Euskal Herriko Itzulia

ZUZENEAN

16:00h - 17:00h

Gramofonoa

Estitxu Pinatxo

Bigarren Kafea

«Ataungo errekara joan, han txoko batean inprobisatzen hasi eta horrela hasten dira ideiak»

Lurhats taldea izan dugu gaur Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoetan. Lurhats, musika sendagai gisa ulertzen duen proiektua. 

Audio_placeholder

«Ataungo errekara joan, han txoko batean inprobisatzen hasi eta horrela hasten dira ideiak»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Aurreko urteko udan bere lehen diskoa kaleratu zuen Lurhats taldeak. Izenagatik galdetu ostean, hala azaldu dute: «lurra eta hatsa, momentu honetan taldearen esentzia lurrari hatsa ematea delako». Energia atsegina sortu. Norbanakoarekin konektatu, eta egiten diogunari arreta jarri.

Taldearen izenaren atzean, Iban Nikolai, Julen Basterra eta Josu Buldain daude. Eta gitarra klasikoaz, didyeriduaz eta elektronikaz baliatuta sortzen dute musika. «Ataungo errekara joan, han txoko batean inprobisatzen hasi eta horrela hasten dira ideiak, jolas baten moduan, espektatibarik gabe».

Musikaren alor espiritualaren eta sendagarriaren inguruan aritu gara haiekin, eta aurkezten ari diren Sendagai diskoko bi kantu jo dituzte adibide gisa. Hala kontatu digute: «Musika arimaren jaki bat da; aldarrikatu nahi dugu musika sendagarria edo pozoigarria izan daitekeela, kontsumitzen duzunaren arabera». Lurhats zuzenean ikusteko aukera izango da larunbat honetan, apirilak 5, Lizarrako Saludarte espazioan. Hortik aurrera, kontzertuak ematen ibiliko dira, bigarren diskoa sortzen duten bitartean.

Jaurlaritza Logoa