En directo

Erasmus bekari esker Txilen egin ditu ikasketak June Arangurenek, baina inguruak ezagutzeko aukera ez du galdu. Bisitatu ditu Kolonbia, Dominikar errepublika, Brasil, Argentina eta baita Peru ere. Txilen, Providencia izeneko eskualdean instalatu zen «auzo ona eta bizitza-maila ona dago bertan. Kontraste ugariko hiria da Santiago, eta ni burbuila batean bizi nintzen».
Bidaia asko egin zituen, denak «low cost». Lo egiteko lekuak eta garraioa, baita ere aukeratutako helmuga, diruari begira aukeratzen zituzten, taldean egin baitzituen bidaia denak. Komunikazio eta zuzenbideko gradu bikoitza egiten ari da zumaiarra, eta astean bitan zituen klaseak. Baldintza horiek lagungarriak ziren oso bidaiak egiteko.
Egonaldiko lehen bidaia Atacama basamortura izan zen. «Beste inon ikusten ez duzun paisaia bat da», dio. Andeen eta Ozeano Barearen artean kokatua, munduko lekurik lehorrena omen da, astebetez egon ziren bertan.
Hurrengo bidaia Peru izan zen. Machu Picchu, Aguascalientes eta inguruko eskualdeak bisitatu zituzten. Ez omen zuen sinesten bere begiek ikusten zutena. Perutik Argentinara, Buenos Airesera. Hiria oso gustuko zuela dio, baino ikusteko asko geratu zitzaiela. Bertako ostatu eta apartamentuarekin izandako liskarra kontatu digu. Ondoren, Brasilera salto. Oraingoan gurasoekin eta amets bat betez gainera.
Kolonbia izan zen azke helmuga. Denetarik ikusi zuten, eta denetarik gertatu zitzaien: uholdeak eta ekaitzak, besteak beste.


