

En directo 04:00h - 05:00h
Bideokluba (Errepikapena)
05:00h - 07:00h
Euskal klasikoak
07:00h - 08:00h
Gelditu Makinak

Xabier Arrazola, Zolas izen artistikoz ezaguna. 29 urte ditu eta Donostiarra da. Urte batzuk Lamiak rock talde batean ibili ondoren, musika ekoizpenaren munduan murgiltzea erabaki zuen, bereziki elektronikan. Bere lehengo '001' EP-a argitaratu du martxoaren 6an.
Rusowsky, Chico Blanco, Hofe eta beste hainbat artistaren eraginpean, Techno, House eta UK Garage generoekin esperimentatu du. Guztia ahots 'autotuneatu' batekin eta letra oso intimo eta pertsonalekin apainduta, introspekzio-ariketa baten islada da. Maitasuna, bakardadea, festa eta gehiegikeriak bezalako gaiak landu ditu.
Beste Bat saio honetan 001 EPko kantuak aditzeaz gain bere lan berriko kantuak adituko ditugu.