En directo 08:00h - 13:00h
Asteburuko Haria
13:00h - 14:00h
Kontatzera Noazu
14:00h - 15:00h
Bideokluba

Urtarrilaren amaieran estreinatu zen, 'Gogoa pauso pausoa bide' izeneko dokumentala. Bortzirietako Euskararen Mankomunitatearen ekimenez, 1970. hamarkadatik aurrera Nafarroako iparraldeko eskualde honetan hilzorian zen euskara biziberritzeko egindako lana jaso da, prozesuan zuzenean parte hartu zuten 20 lagunen testigantzak bilduz. Izan ere, frankismoaren amaieran, amaitzetik gertu egon zen euskara ere, Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza biltzen dituen eskualdean. Dokumental honek, borroka horren bidez lortutakoa azaldu nahi die ere belaunaldi berriei, ezin delako baztertu egoera horretara bueltatzea, Kontxi Erro irakasle ohiak ohartarazi duenez, «olatu handien kontra ari gara igerian eta izurdeak bezain trebeak izan behar dugu».
Eskualdeko ikastolak sortu zituen mugimenduan ibili zen bete betean Erro. Euskaldunak bigarren mailako herritar izatetik, tokiko hezkuntza suspertu eta zabalduko zuten protagonistak izatera pasatu ziren. Eta garrantzitsua da gogora ekartzea, Patri Arburua Euskaltzain urgazle eta Euskararen Mankomunitateko teknikariaren arabera, «herrigintzaren indarra» izan zela gakoa, eta izaten jarraitu beharko duela. «Inork ez dezala pentsatu ditugun egitura horiek udalek sortuak direnik edo Nafarroako Gobernuak sortuak direnik. Herritarrek sortu zituzten», dio Arburuak, «eta gerora ere, zerbait lortu nahi badugu ziur aski herritarren indarraren bidez lortu beharko direla», ondorioztatu du.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
