En directo

«Horrek esan nahi du Bilbo bor-bor dagoela bihar ihauterietan lehertzeko»

Martxan dira Bilboko Aratusteak. Hiria umorez, mozorroz eta festaz beteko da, eta horren aurpegi izango dira urtero legez, Farolin eta Zarambolas. Aurtengoan hauei aurpegia eta ahotsa jartzea, Josu Camara eta Oihana Bartraren lana izango da. NAIZ Irratian izan dira honen inguruan hitz egiteko.

Audio_placeholder

«Horrek esan nahi du Bilbo bor-bor dagoela bihar ihauterietan lehertzeko»

Loading player...
Josu Camara eta Oihana Bartra, Bilboko Aratusteen aurkezpenean
Josu Camara eta Oihana Bartra, Bilboko Aratusteen aurkezpenean (BILBOKO UDALA)

Inauteria, inautea, ihautea, ihauteria... asko dira urteko garai hau izendatzeko erabitzen diren izen edo deiturak. Tokian toki, sasoi honek bere izena eta izana du, eta forma, kolore, doinu eta ohitura desberdinek osatzen dute, baita Bilbon ere. 

Bilboko Aratusteak ospakizun herrikoiak dira, eta hiriko kaleak kolore, musika eta algaraz betetzen dituzte. Aratusteetako ikur garrantzitsuenak Farolin eta Zarambolas dira, Bilboko bi izaera ordezkatzen dituzten pertsonaia bereziak. Farolin pertsona harroputza, bilbotar ahoberoa eta zirt edo zartekoa da. Zarambolas ordea, pertsona patxadatsua da eta ez dio ezerk axola. Pertsonaia hauek izateko ohorea urtero bikote desberdin bati esleitzen zaio, eta aurtengoan Josu Camara eta Oihana Bartrari egokitu zaie pertsonaia hauek gorpuztea.

NAIZ Irratiko Bilbotarra saioan izan dugu bikotea, eta festaren nondik norakoak azaldu dizkigute, baita pertsonaia hauek gorpuzteak haientzat duen esanahia partekatu ere.

Egitaraua:

Otsailak 27, Farolin eta Zarambolasen aurkezpen antzerkia.

  • 12:00etan hasiko da eguna Biran, Farolin eta Zarambolasen Maskara trukearekin.
  • 18:30etan Arriaga plazan Maskara zaharren kalejira eta Batukada.
  • 19:30etan Plaza Berrian Farolin eta zarambolasi ongi etorria.
  • 20:00etan Unamuno plazatik Maskara berrien kalejira elektro-txarangarekin.

Otsailak 28, Farolin eta Zarambolasen epaiketa.

  • 18:00etan Arriaga plazan atxilotuko dituzte.
  • 19:00etan Plaza Barrian, epaiketa eta irain publikoa izango dira.
  • 20:00tan Aratusteetako Kopla Txikien Irabazlearen emanaldia izango da.

Martxoak 1, Aratuste esparrua eta mozorro kalejira.

  • 12:00etan hasiera plaza biribilean.
  • 17:00etan mozorroen kalejira eta erromeria Areatzan.

Martxoan 2, Torrada eta Indaba lehiaketa.

  • 11:00etan Torradak
  • 13:00etan Indabak
  • 13:30etan Madriles buruhandiaren aurkezpena, Txakur Kaleko iturrian.

Martxoak 4, Sardinaren hileta.

  • 19:00etan hasiko da Plaza Barriatik eta 20:00etan izango da erreketa Arriagan.

Jaurlaritza Logoa