En directo

Abian da osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu bilketa. Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat! osasungintza euskalduntzeko mugimenduak EAEko Osasun Itunaren eztabaidan diharduten alderdiei, sindikatuei eta eragileei euskararen gaia lehen lerrora ekartzea eskatu diete.
2019an aurkeztu zen osasungintza euskalduntzeko plana, azken sei urteetan garapen handirik ez da izan eta eragile eta sindikatuek horretan atzerapausoak eskatzen dituzte. Betiko dikotomia faltsuaren kontra egin du Adrian Zelaiak, zerbitzuaren kalitatea eta euskara kontran jartzen dituena. Uste du hizkuntza bera, pazientea eta profesionalen arteko ezinbesteko tresna dela kalitatea hobetzen duena.
«Osasun itunaren eztabaidan euskararen kontra ari direla egiten ikusten dugu», esan du Zelaiak. Bere esanetan, CCOO eta UGTk sortu zuten plataforma bat euskara eskakizunak baretzeko itun horretan. «Zerbitzuaren kaliteatea eta finantzaketan sartu bai, baina euskareren eztabaida aparte utzi nahi dute, zerikusirik ez balu bezala».
Hitzaldi ezberdinak egingo dituzte, eta hurrengo hilabeteetan zortzi neurri konkretu sozializatzeko asmoa dute. Esaterako, sortzen diren plaza berrieK hizkuntza egoki eta lanketa propioa izatea; edota formazio eta gaitasun kontutik haratago, Osakidetzak eta Osasunbideak euskaraz arreta jaso nahi duen pazienteari zirkuitu bat eskaintzea, Lehen Arretatik espezialistetara dena euskaraz jaso dezan.


