En directo

Oinatz Aizpuru

Aurki hasiko da euskarazko film laburren Laburbira zirkuitua

Taupa euskaltzaleen mugimenduak sustatuta bueltan da Laburbira. Euskarazko 35 film labur aurkeztu dira eta zortzi aukeratu dituzte. Andoni Urzelaik kontatu duenez, zortzirak segidan emango dira emanaldi bakoitzean. Lotzen ari dira filmak eskaintzeko lekuak, eta izena emateko aukera dago oraindik.

Audio_placeholder

Aurki hasiko da euskarazko film laburren Laburbira zirkuitua

Loading player...
Euskarazko film laburren zirkuitua da Laburbira
Euskarazko film laburren zirkuitua da Laburbira (Laburbira)

Zortzi film aukeratzea ez da erraza izan, baina aukeraketa egiterakoan zenbait aspektu nabarmendu ditu: generoa, kalitatea, lurraldetasuna... Goya sarietarako izendatu zuten Eneko Sagardoyren 'Betiko gaua' eta Ekain Irigoienen 'Europa'. Horretaz gain, ikusi ahalko den bestea Alaia Martinek, Karmele Mitxelenak eta Iraitz Mateok zuzendutako 'Pentsatzen dut' edota Itziar Ituño protagonista den 'Prosopagnosia' film laburrak izango dira.

Oraindik aukera dago norbaitek bere zinema, kultur areto edota kalitatea bermatu dezakeen lekura eramatea nahi duenak eskaria egiteko. Nolabait, zirkuitu bat eskeini nahi zaio euskarazko film laburrei Laburbirarekin. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra proiektatuko dira.

Jaurlaritza Logoa