En directo 22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau
00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Euskararen egoera mehatxupekoa da beti ofizialtasunari bide oro ixten dion Frantziako Estatuan. Baina zerbait ari da aldatzen hezkuntza arloan, eta badirudi garai batean landatutako hazien uzta jasotzen ari direla orain. Euskararen Erakunde Publikoak azken 20 urteetako bilakaera jaso duen bilana publikatu du berriki eta hezkuntzara begiratuta, baikorki analizatu daitezkeen datuak utzi ditu lehen hezkuntzan, gora egin baitu euskarazko irakaskuntzak Lapurdin, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.
Ugaritu dira ikastolak, baita euskararen presentzia gainontzeko ikastetxeetan ere, eta aurreikuspenak bide beretik doaz. Euskararen Erakunde Publikoan teknikari den Xabat Itçainak nabarmendu duenez, «bi hizkuntzetan ikasten duten haurrak gero eta gehiago dira», edo beste modu batera esanda, bi haurretik batek baino gehiagok euskarazko irakaskuntza aukeratzen du, «aurrerapauso interesgarri bat», teknikariarentzat.
Itçainari bereziki azpimarragarria iruditzen zaio, joera demografikoa beheranzkoa izan arren, goranzkoa mantentzen duela euskararen irakaskuntzak; «ttipitzen den haur kopuru horretan ere, ohartzen gara gero eta gehiagok egiten dutela elebitasunaren hautua», dio. Honek iradoki dezake frantziar erakundeetatik hamarkadetan sustatu den «beldurra galtzen» ari direla herritarrak.
Egoera ona izatetik oso urrun daude ordea. Biarritzen, Angelun edota Bokalen eskaintza handitzea beharrezko da, baita gaskoiak eta euskarak bat egiten duten Xarnegun ere. Horrekin batera, ikasgai pare bat eskaintzeaz harago, euskararen kopuruak eta kalitateak gora egin behar dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Horiek konpontzen hasita, gertuago izango da Euskararen Erakunde Publikoan nahi duten egoera Itçainaren arabera, «guretzat helburua da eskola guztietan hautua izan dezaten familiek euskarazko irakaskuntza hautatzeko ala ez».
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
