En directo 07:00h - 12:00h
Asteburuko Haria
12:00h - 13:00h
Ofizio eta afizio
13:00h - 16:00h
Euskal Herriko Itzulia

Barakaldoko talde ekologista desberdinak kexu dira, bertako ingurune naturala suntsitu dezaketen askotariko proiektuen aurrean. Tartean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea, Sasiburu eta Argalarioko parke eolikoak edota zonaldeko mendiak zeharkatuko lituzkeen goi-tentsioko linea.
Eguzkik guzti horien salaketa berri bat egin nahi izan du eta, horretarako, Aupa Hi! barakaldar musika taldearen babesa izan du oraingoan. ‘Beste behin’ abestia eta bideoklipa aurkeztu berri dituzte eta, horiei buruz hitz egiteko, taldekideetako bat izan dugu gaur gurean, Aritz Rubio gitar jolea.