En directo

Iragan abenduaren 4an Irungo Gabonetako argiak pizteko ekitaldiak hautsak harrotu zituen, Udalak ohar bidez barkamena eskatu behar izateraino. Edonola ere, eta euskarak Irunen bizi duen egoera kultur hitzordu zehatz batera mugatzen ez dela iritzita, erakundearen hizkuntza politikak eta borondate politikoa zalantzan jarri izan ditu ordutik Aski Da kolektiboak. Aste honetarako, gainera, ordezkari ugariko bilera zabala eskatu zioten Udalari.


