En directo

Peli Lekuona - Julen Duhau

«EAEn bizitzeko diru-sarrera 1.600€tik gorakoa izan beharko luke, Espainiakoa 1.100€koa da»

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk gutxieneko soldata propio baten aldeko Herri Ekimen Legegileak erregistratu dituzte Eusko Legiltzarrean eta Nafarroako parlamentuan. Proposamez gehiago jakiteko NAIZ Irratian izan da Pello Igeregi, ELA sindikatuko kidea.

Audio_placeholder

«EAEn bizitzeko diru-sarrera 1.600€tik gorakoa izan beharko luke, Espainiakoa 1.100€koa da»

Loading player...
Pello Igeregi, ELA sindikatua
Pello Igeregi, ELA sindikatua (Aritz Loiola | Foku)

Azken hilabeteetan, bai ELA eta baita LABek ere gutxieneko soldatari buruzko hainbat ekimen landu dituzte eta, elkarren artean lehian ibili beharrean, elkarlanean lehenengo eskaera  bideratu dute. Herri Ekimen Legegilearen proposamenaren bitartez,  Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata ezartzeko aukera proposatu dute.

Gutxieneko soldataz hitz egitean, kopurua da burura etortzen den lehenengo kontzeptua. Igeregiren arabera «Espainiar Estatuko gutxieneko soldata ez da nahikoa euskal langileriarentzat eta mekanismoa Euskal Herrira ekartzea da eztabaida nagusia». Mekanismoa bertan finkatu ondoren, bertako patronal eta erakundeekin kopurua finkatzea izango litzateke hurrengo pausua.

Hego Euskal Herriak estatuarekiko dituen eredu sozio-ekonomiko desberdinak eta aberastasun banaketa jarri ditu erdigunean Herri Ekimen Legegilearen proposamenak.

Hurrengo pausua, sinadurak biltzen hastean datza. «Langileen artean ilusioa pizteko asmotan eta militantzia aktibatzeko» sinadura bilketa baliagarria izan daiteke Igeregiren arabera. Horrela,  Euskal erabakitze esparrua lortzeko elementu garratzitsua izango da  sinadura kopuru handi bat bidaltzea.

Jaurlaritza Logoa