En directo
Gipuzkoako sektore ekosozialeko erakundeek kanpaina bateratua egin dute aurten, konpromisoaren beldur ez diren pertsonentzat. Oparitzea kontsumo ekintza ez ezik, jasotzen duenari arreta eta estimua emateko keinua da. Enpatia ekintza txikiek mundua aldatu dezaketela uste dute eta katalogoko edozein produktu erosiz gero, Gipuzkoako sektore ekosozialeko erakundeentzako laguntza zuzenean eman dezake herritarrak.
Elkarlanean opari solidarioa martxan jarri dutenetako bi dira Arrats eta Pausoka. Arratsek jatorrizko herrialdeko emakumeen jantzi tradizionalekin egutegia, sukaldaritza multikultural tailerra eta artisau piñatak eskaintzen ditu. Pausokak, berriz, pultsera solidarioa eta kit berezia.
Arrats, umeen babesleku
Lourdes Albizuri Amilategi Arrats elkarteko bolondresa da. Egoera oso ahulean dauden emakumeen seme alabak zaintzen dituzte, erregularizazio prozesuan dauden emakume zaurgarriak dira gehienak. Ume hauek zaintzen ditu elkarteak modu bolondresean, sarri askotan amek ordu luzeko lan jardunaldiak egiten dituztelako.
Gizarte inklusiboa, Pausoka
Behar bereziak dituzten 12 familia elkartu ziren 2012an saretzeko. Gaur egun 100 bat izango dira. Esti Iruretagoiena Kastro bertako langilea da eta kalitatezko terapiak, senideentzako akonpainamendu laguntza, haien errealitatea ezagutaraztea eta gizarte inklusiboagoa lortzea dute helburu.