En directo
Ez aurrera ez atzera egoteak sortzen duen ezinegona inpase izenez ezagutzen da. Joseba Zulaikak hortik abiatuta euskal gizartearen bilakaeraz eta horiek euskal gizartean duten eraginez hitz egin du saiakera honetan. Aberri kontzeptuaren baitan, aldagai jakin batzuetako inpaseei buruzkoa da saiakera. «Ni antropologoa izanik euskal kulturaren inpaseak aztertu ditut bereziki, baina guztia dimentsio politikoaren barnean dago egun» adierazi du Zulaikak.
Hori dela eta, saiakeraren izenburua aukeratzeko garaian ‘aberri’ hitza txertatu du bertan. Euskara ere inpasean dago hizkuntza minorizatu bat den heinean. Baina euskara indarberritzen den moduan arazo eta problema konplexuagoak aurre jartzen zaizkio, eta zentzu horretan behar-beharrezkoa da inpasea «Aurrerapenak pauso txikien bidez doaz, nik euskara erakusten nuenean Bilbon dena zulora zihoan. Iraultzaren utopiak porrotera eramaten du normalean».
Horren aurrean, subjektu berritzaile batzuk aurkitu eta beste batzuk sakrifikatu egin behar dira aurrera jarraitzeko Zulaikaren esanetan, jarrera negatiboari aurre eginez. «Guk erabakitzen badugu euskara hil zorian dagoela, errealitate bihurtuko da».