En directo

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Jazz doinuak jaso ditu Bilbaok 'Bloom' diskoan

'Begin' lanarekin debuta egin eta lau urtera, Irati Bilbao durangarra 'Bloom' izeneko bigarren diskoarekin itzuli da. Zortzi abestiz osatutako lana da eta ingelesa, gaztelera eta euskara tartekatzen ditu jazz doinuz jantzita.

Audio_placeholder

Jazz doinuak jaso ditu Bilbaok 'Bloom' diskoan

Loading player...
Irati Bilbao
Irati Bilbao (Pablo Bueno)

Paraleloan saioan izan da Irati Bilbao bere bigarren bakarrkako lana aurkezten. 'Bloom' hasiera  bat markatu zuen 'Begin' hartatik lau urtera dator, izan ere, hainbat proiektutan dabil abeslari durangarra burubelarri eta ez du erraza izan gisa honetako lan bat behar bezala ontzeko tartea hartzea.

Jazz donuak jaso ditu Bilbaok 'Bloom'-n. Konposizio estandarrek eta berak sortutako abestiak uztartuz zortzi abesti jaso ditu bertan. Durangarrak Mikel Nuñezen laguntza izan du pianoan, Fran Serranorena kontrabaxuan eta Aitor Bravorena baterian. Eta berrikuntza gisa, Alvaro Zarzuela tronboian eta haize konponketan, Xabier Arriola fliskornoan eta tronpetan, eta Haizea Martiartu saxofoian. Oiartzungo Mecca Recording Studio-n grabatu, nahastu eta masterizatu zuen Mikel Ezeizak.Azaroaren 21 eta 22an izango ditu lehenengo kontzertuak, Barakaldon eta Iurretan.

Jaurlaritza Logoa