En directo

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Garazi Esnaola

Telefonoaren bestaldean Garazi Esnaola izan dugu aste honetan, aparteko musikaria izateaz gain musikazale amorratua ere bada, eta, bere lau kantu kuttun ekarri nahi izan ditu gurera, azkenaldian bueltaka izan dituen horiek.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Garazi Esnaola

Loading player...
Garazi Esnaola Balerdi elkarrizketatu du Gartxot Unsainek
Garazi Esnaola Balerdi elkarrizketatu du Gartxot Unsainek (Peio Zama)

Lehen kantu kuttuna Silvana Estradaren “Que problema” kantua aukeratu du Garazik. «Kantautore mexikarra da, kantutegi zabala du, folkloretik, bluesetik eta jazzetik edaten du. Kasu honetan, base erritmikoa izugarri gustatzen zait kantuari bete betean laguntzen diolako, baita letra ulertzeko ere, eta horrexegatik aukeratu dut».

Bigarren kantu gisan Gorka UrbizurenJanela bat” ekarri nahi izan du Garazik. «Disko osoan zehar baxuaren arregloak gustatzen zaizkit, irudi politak egiten ditu soiltasunetik, ahotsari eta gitarrari laguntza bikaina eginez, lasaitasun hori transmititzen laguntzen du eta horregatik aukeratu dut».

Garazik aukeratutako hirugarren kantua Mk.Gee taldearen “Are you looking up” izan da. «Iruditzen zait bertako gitarrak eta melodiak, batez ere gitarra soinuak asko erakartzen nauela, abesti hau bidaia bat bezalakoa da eta beste dimentsio batera eramaten nau».

Azken kantu gisan Graham taldearen “Break my heart” gomendatu nahi izan digu Garazik. «Batez ere, kantu honetan, sarrera gustatzen zait, ahots pila bat gauza bera kantatzen batera, eta horrek duen indarra eta askatasuna maite dut, abesti soila da baina sakontasun handikoa, sarrera honekin hunkitu egiten naiz».

Jaurlaritza Logoa