En directo

Agur itxura hartu zion askok Skabideanen ‘Hau errepikaezina izan da’ diskoari, baina ez, proiektuak aurrera jarraitzen du eta larunbat honetako kontzertua da disko berriaren osteko aurkezpen birako lehen mugarria. Bertatik bertara ez ezik, NAIZ Irratiaren sintonian zuzenean eskainitako kontzertua da Bilboko Kafe Antzokikoa.
Hunkigarria da lan berria, ohikoa baino luzeagoa eta euren arteko erlazio on hori goretsi nahi izan duena.


