En directo
Susa argitaletxeko Lisipe bildumako 15. zenbakia da Ulaziaren lana, “Euskal Herriko Greba Feministak”. Izenburuak adinako garrantzia du ordea segidan datorrenak ere: diskurtsoaren analia feminismo materialistatik. Horixe da politologo eta aktibista feminista gazteak bere azterketa kokatu duen markoa.
Jule Goikoetxearen tutoretzapean egindako Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoko Graduko Gradu Amaierako Lanetik dator liburua Uma, hark egindako gonbidapenari erantzuten dio liburuak. Edukiz mamitsua den lana da, baina tonu dibulgatiboan jasoa, erabilterraza eta erabilgarria. Eta horixe zuen helburu Uma Ulaziak, militantziarentzat tresna erabilgarri izan zitekeela sinestuta.
Ikuspegi feminista materialista abiapuntutzat hartuta, zaintza du hein handi batean ardatz saiakera lanak. Zaintza bera zer den definitzen saiatzen da, jakinda ez dela lantegi erraza. Baina idazlearen hitzetan «zaintzaren definizioa kokatzea beharrezkoa da borrokarako terminoa bada». Eta izan, bada.
2019ko martxoaren 8an eta 2023ko azaroaren 30ean borroka feministaren barruan egindako greben diskurtsoei eta eraginari buruzko hausnarketa jasotzen du saiakerak, gizartean zabalduta dagoen ikuskera idealista eta, bestetik, marko materialista alderatuz.