En directo
Nacho Vigalondoren 'Daniela Forever' film berriak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 35. asteari eta itxiera Pablo Hernando zuzendari gasteiztarraren 'Una Ballena' thrillerrak. Tartean, urteko fantasiazko zinemako film onenen hautaketa bat proiektatuko da, zerrendan dago dago 'El hoyo' sagako Gaizka Gaztelu-Urrutiaren 'Rich Flu', non birusak eta klase soziala uztartzen diren egungo gizarte ereduari kritika eginez. Baina ez da pandemiaren gaia lantzen duen proposamen bakarra. Guztira, 31 film luze, 45 film labur eta hiru telebista-kapitulu izango dira ikusgai. NAIZ irratiko Bideokluba saioan izan da Josemi Beltran Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko astearen zuzendaria.
Zer moduz joan da sarrera eta abonu salmenta, eta zein a zuen publikoa?
Badago publiko bat oso zalea dena, errepikatzaileak, abonua programazioa jakin aurretik erosten dutenak. Zale horientzat hau hitzordu bat da elkarrekin egoteko, komunitatean. Batzuentzako urteko aldi bakarra da horrelako kultur espazio batera hurbiltzeko. Askok oporrak hartzen dituzte. Baina hori oso publiko konkretua da. Bestalde, gero eta gehiago sarrera solteak erosten duen jendea badago. Halloweenen beldurrezko filmak ikustea ere oso modan dago eta gero jende gehiago animatzen da egun hauetan beldurrezko filmak ikustera.
Genero zuzendarien artean ia denak dira gizonak. Publikoan ere hori gertatzen da?
Aldatuz doa. Zuzendariei dagokienez hor da Carlota Pereda 'Cerdita'-ko zuzendaria, iaz 'La hermita' aurkeztera etorri zen, generoarekin oso konprometituta dagoen zuzendaria da. Orain bogan dago The Substance Coralie Fargeat zuzendari frantsesarena, emakumea ere. Baina zoritxarrez oso gutxi daude. Edizio honetan, film luzeen artean dago anime bat emakume batek zuzendua 'The Colors Within'. Alice Lowe ere hor da 'Timestalker' filmarekin. Fantasiazko komedia bat, denbora bidaien inguruan. Gainera, zuzendaria filmeko protagonista ere bada, eta film laburretan badira emakume gehiago. Europa mailan daude emakume zuzendari gehienak, batez ere, Frantzian. Publikoan ere nabaritzen du aldaketa, nik 14 urte daramatzat hemen eta gero eta emakume gehiago daude publikoan. Beldurra eta komikiak jada ez dira gizonen nitxoa.
Programazioan sartu aurretik. Beti erabiltzen duzue kartela omenaldi gisa. Aurten Kafka eta Alex de la Iglesia elkartu dituzue. Jaialdi honentzako nor da Alex de la Iglesia?
Ba izan da generoaren maisua. Bere garaian lortu zuen 'Acción mutante' eta 'El día de la Bestia' bezalako filmekin estereotipoekin hastea. Eta hemen ere zientzia fikzioa egin zitekeela erakutsi zuen, eta arrakastatsua, gainera! Gainera, bere ibilbide osoan mantendu du koherentzia bat generoarekin. '30 monedas' telesailean ere nabaritzen da fideltasun hori. Alex de la Iglesiasek ez du inoiz AEBetako zinea egin nahi izan, bertakoa da, hemengo gaiak, hemengo umorea...Horretaz gain, adibidea izan da gerora etorri diren zuzendarientzat. Paul Urkijorentzat adibidez. zehar mantendu du koherentzia bat generoarekiko. Alexek ez du AEBtako izan nahi, bere filmek harremana dute hemengo kontuekin.
Etorriko da?
Bai noski. Irekiera asteburuan hemen izango da ikusle gisa, eta festibalak omenaldi txiki bat egingo dio oholtzan.
Film batzuk aipatu ditugu, 'La Ballena' eta 'Rich Flu' euskal ekoizpenak hor daude. Badago beste film bat espainiarra oso dibertigarria dirudiena: 'Bodegón fantasma'.
Bai, oso ezberdina da. Lotura du herri txikiko ohiturekin. Gainera mamuak maindire batekin soilik irudikatzen dira. Ez dira mamu beldurgarriak, filmak ez du efektu digitalik. Gai supernaturalak lantzen ditu, baina oso egunerokoak. Gogoratzen du Ecce Homo? Ba pista bat da filmeko giroa zein den asmatzeko. Sorpresa izan da egon den festibal guztietan eta Euskal Herriko estreinaldia izango da (osteguna, urriak 31).
Badut duda bat. Mamuak eta maindire txuri batek irudikatzearena mendebaldekoa da? Edo Asian ere hala hala da?
Ba, Japonian mamuak zuriz jantzita agertzen dira ia beti, baina burua estali gabe. Mamuek ile luzea izan ohi dute, beltza, eta normalean emakumeak dira. Ikertu beharko genuke nondik datorren maindirearena...
Maindirerik ez da ikusiko Nacho Vigalondoren 'Daniela Forever' filmak. Berak irekiko du 35. edizioa.
Kontzeptu aski interesgarri batekin dator Vigalondo, oso ongi egindako filma da. Melodrama erromantiko bat baina fantasia kutsu batekin. Protagonistak ahalmena du zendu den bikotea berrekuratzeko ametsen bidez, eta pilula batzuk erabiliz. 'The Sustance' filmaren abiapuntu antzekoa du, baina guztiz ezberdinak dira bi filmak.
Sail ofizial osoa ezin dugu errepasatu. Kazetariok badakigu aukeratzea hastea ez zaizuela sobera gustatzen, baina, nik premisa bat jarriko dizut eta zuk horren araberako film bat aukeratu. Horrela lanak erraztuko dizkiogu oraindik sarrerak erosi ez dituenari.
Zer ikusi beldur asko (baina, asko asko) pasa nahi baduzu?
Beldur asko pasatzeko, Oddity (Damian McCarthy) ekoizpen irlandarra, beldur klasikoa. Beste aukera bat izan daiteke 'Exuhuma' (Jang Jae-hyun), xamanen madarikazioen ingurukoa. Eta noski, zonbiek inoiz ez dute hutsik egiten: 'Operation undead' (Kongkiat Komesiri).
Sustoak, non?
'Terrify 3'. Batzuk asko gozatuko dute zeren badakite zer ikusiko duten: gorea eta hilketak. Baina beste batzuentzako oso gordina izan daiteke. Ausarta da eta muturreraino doa.
Lehenengo aldiz etortzen denarentzat?
'Bodegón con fantasmas' gomendatuko nuke. Gainera, giro polita sortuko da. Bestetik, odolaren beldur ez bazara ikusi 'Krazy House'. Oso film dibertigarria da, lotsagabea eta oso punkia.
'Krazy House' da edizio honetako film ganberroa?
Bai, izan daiteke, bai. Baina badaude gehiago.
Eta azkena. Efektu espezialen aldetik, zein da ikusgarriena?
Badago Txinako film bat 'Escape from the 21st century' (Li Yang) bideo-joko estiloarekin sortua. Oso dibertigarria ere. Gazteei gomendatuko nieke, oso modernoa da. 'Everything Everywhere All at Once' filmarekin alderatu dezakegu.
Orokorrean, nabaritzen duzu tendentziarik?
Nabaritu dugu film gehiago daudela pandemia edo pandemiak utzitako ondorioen inguruan. Konfinamendua, birusak....Hor dago Galder Gaztelu-Urrutiaren 'Rich Flu'. Frantziako beste bi film daude konfinamendu garaian kokatzen da bat. Bestea gaupasa batean, birus batekin kutsatzen dira gazte denak.
Animedon. Aurten sail berri honen lehendabiziko edizioa. Gelditzeko etorri da?
Asmoa mantentzea da. Formatuarekin esperimentatuko dugu. Aurten, Dragoi Bolarekin hasi gara. Baina egongo dira tailerrak eta hitzaldiak, eta bi erakusketa ere jarri ditugu. Eta horretaz gain hiru estreinaldi anime daude.