En directo

Bigarren Kafea

«Pertsonaia nigana hurbiltzen da eta ez ni pertsonaiera»

90eko hamarkadan Donostiako Arte eszenikoen tailerrean antzerkiko ikasketak egin zituenetik, antzerki obra askotan ikusi ahal izan dugu, baita konpainia askorekin lanean ere.  

Audio_placeholder

«Pertsonaia nigana hurbiltzen da eta ez ni pertsonaiera»

Loading player...

Antzeztutako pertsonaia hauek gorpuzteko garaian «ez daukat metodo zehatz bat, dakidan guztia ikasi dut lanean, eszenatokian».  Horrez gain, zuzendariek eskatutakora egokitzeko gaitasuna duela dio, «erraz moldatzen naizela uste dut, baina hori zuzendariek esan beharko dute». 

Umorerako joera handia du, bai lanean, eta baita bizitzan ere: «kosta egiten zait gauzak oso serio egitea; dena umoretik hartzea zure burua babesteko estrategia izan daiteke»

Egungo antzerkigintzaren egoerari buruz duen iritzia ere eman digu: «asko sortzen da baina gutxi erakusten da; produkziorako laguntzak badaude, baina oso gutxi exibizioetarako, lan gehienak lauzpabost emanaldirekin amaitzen dira». Arlo honetan enfoke okerrarekin lan egiten dela irizten du: «mentalidadea da produktua ateratzea, ez benetan jendearen elikadura espirituala sustatzeko borondatetik sortzea, hori ez dago». 

Jaurlaritza Logoa