En directo
Jesus Carrera Olascoaga hondarribitarrak komunismoarekin lotura zuzena du. Espainiako Alderdi Komunista ezkutuan berrantolatzeko enkargua jaso zuen lehen frankismoan. Baina harrapatu zuen, eta Dirección General de Seguridad delakoan bortizki torturatu zuten, ondoren, fusilatu.
2018ko ekainaren 15ean, gorpuzkiak Alcala de Henares udal hilerritik atera eta Hondarribira (Gipuzkoa) eraman zituzten. Han, omenaldi herrikoia egin zioten, familiaren panteoian lurperatu aurretik. Gorpuak lurpetik ateratzeko prozesua eta omenaldi herrikoia dokumental batean bildu dira, Jesus Carrera Olascoagaren historia kontatzeko. 'Gorria' dokumentalak, gainera, ikertzaileen, senideen, Memoria Historikoan adituen eta abarren testigantzak bilduko ditu.
'Gorria' dokumentala estreinatu berritan Aitor Baztarrika dokumentaleko zuzendaria gonbidatu dugu 'Hemen Gertatu Zen' podcastera.