En directo
Joseba Agirre Azken Sustraiak taldeko abeslariak ahots lakarra du, baina sentsibilitate handiko pertsona da. «Batzuetan badugu beldur handi bat gure punk eszenan maitasunaz hitz egiteko», aitortu du. «Familia, batasuna eta horrelako hitzak asko erabiltzen dira punk eszenan, aldiz gutxitan maite zaitut»bat erabiltzen dira. Agirrek dio, noski, beraiek ez direla lehenak izan eta horren adibide jarri du Zartako-K taldearn 'Rude girl' abestia. Baina «'Hilezkorra' abestian 'maite zaitut' esaldia entzuteak jendea txunditu» zuela kontatu digu Otea Lili saioan.
Talde hauen abestiak aukeratu ditu Joseba Agirrek: Azken Sustraiak, Yacovlev 42, Brigada Criminal, Glaukoma. Hausnarketa natural eta goxo atera zaio Otea Lili irratsaioan. Erraz entzuteko solasaldia da.