En directo

Bigarren Kafea

«Gure helburua ez da bideoak monetizatzea, hutsune hori betetzea baizik»

Bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak. Horixe da Ikusgela proiektuaren muina. 2022an argitaratu zuten lehenengoa, eta datorren astean iritsiko da 100. bideoa. 

Audio_placeholder

«Gure helburua ez da bideoak monetizatzea, hutsune hori betetzea baizik»

Loading player...

Euskarazko albisteak noiztik dira albiste? Zer diote zenbakiek gutaz? Nork egin du gaurko euskal zinemagintzara ekarri gaituen bidea? Zer dira paradisu fiskalak? Eta kontzertu ekonomikoa? Eta nor dira Ulisses, Safo, Xalbador, Foucault, Mariasun Landa edo bell hooks? 

Galdera gehiegitxo, agian, ezta? Ba erantzunak bezain beste! Planteatu ditugun horien guztien azalpenak eskaintzen dizkigulako IKUSGELAK. Bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak. Hiru ardatz horietan oinarrituta, hainbat eragile nagusik jarduten dute lanean: Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak jakituria jartzen du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak forma ematen dio, eta  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika proiektua babesten du.

«Urte emankorrak izan dira, datorren astean 100. bidea argitaratuko dugu» esan digu Ander Bolibarrek. Lehenengoa Hannah Arendti buruzkoa izan zen, eta ordutik filosofia, ekonomia edo historia bezalako sailak sortu dituzte. «Bilduma bakoitzak bere publikoa izan dezake, beraz saiatzen gara estiloa egokitzen» dio Bolibarrek. 

«Irakasleekin kontrastatzen dugu, baina ikasgelatik kanpo ere ikusteko bideoak sortu nahi ditugu». Horregatik, pedagogia modu erakargarrian egiten dute eta horretarako, narratiba berrietara egokitutako lengoaia erabiltzen dute. 

Proiektuaz hitz egiteko Ander Bolibar gonbidatu dugu Bigarren Kafea hartzera.

Jaurlaritza Logoa