En directo

NAIZ Irratia

«Ez dago inolako arrazoirik Herri Ekimen Legegile honen kontra egiteko»

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak kaleetatik parlamentura salto egin eta Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu du pentsioen osagarri bat sortzeko eskaria eginez. Horri buruz hitz egiteko, NAIZ Irratian izan da Ana Mezo, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kidea.

Audio_placeholder

«Ez dago inolako arrazoirik Herri Ekimen Legegile honen kontra egiteko»

Loading player...
Pentsioen Mugimenduak HEL eregistratzen, Gasteizen.
Pentsioen Mugimenduak HEL eregistratzen, Gasteizen. (Endika Portillo | Foku)

Osagarriaren bitartez, azaldu du Ana Mezok, pentsiodun bakoitzak hilero SMI Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako pentsio bat jasotzea lortu nahi dute. Gaur egun, hamalau ordainketetan banatuz gero, 1.134 eurokoa da SMIa. Hori horrela, Eusko Legebiltzarrak EAErako beste gutxieneko soldata bat sortuko balu, osagarriak ere hartara egokitu beharko lukeela zehaztu du Mezok.

Behin Herri Ekimen Legegilea aurkeztuta ere mobilizatzen jarraituko dutela nabarmendu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kidea den Ana Mezok.

Jaurlaritza Logoa