En directo
Ikasketak beste bide batzuetatik egin zituen arren, turistekin gida bezala zebilen ezagun baten bidez izan zuen gaur egun lanbide duen horretara hurbiltzeko aukera. «Gida baino, bidaia antolatzaile naizela esaten dut. Itsasontzira datozen bidaiarien logistikaz ere arduratzen gara; kasik hori gehiago egiten dugu turistei hirietako bazterrak erakustea baino».
Norbere ikuspuntua ere sartzen da turistekin lan egiterakoan. «Norbera arduratzen duten edo interesgarri zaizkion gaietara jotzea normala da». Itsasontzietan astebeteko egonaldiak irizten ditu egokienak Iriartek. «Denbora tarte hori nahikoa izan daiteke guk eskaintzen ditugun bidaietaz behar bezala gozatzeko. Jendearekin harremana egiteko denbora ematen dizu baina neurrian. Talde bat ontzitik jaitsi eta hurrengo egunean jasotzen dugu talde berria eta etengabe jende berriarekin ari gara lanean».
Gaur egungo jardunaz aparte, beste mota batzuetako bidaietan ere aritu izan da lanean, tartean Josu Iztuetarekin. Bere ondoan asko ikasi duela dio Iriartek. Dokumentalgintzan ere aritua da eta besteren artean, ‘Auzolangiltza’ eta ‘Arrastoan’ ekoizpenen zuzendari izan da.
Entzun Iker Iriarte Iribarrekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.