En directo

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

«Udalak eskaintzen ez duen jai-giro askea sortzeko aukera ematen dugu»

Inge Ugarte Donostiako Piraten kideak Donostiako Aste Nagusira begira jarri gaitu. Duela 22 urte egin zen lehen abordaia hartatik, astelehen honetakora izandako aldaketak, eta abordaiaren kontzeptuaren inguruan jardun du bestek beste.

Audio_placeholder

«Udalak eskaintzen ez duen jai-giro askea sortzeko aukera ematen dugu»

Loading player...
Inge Ugarte eta Ines Arrue, Donostiako Piratak-eko bi kide
Inge Ugarte eta Ines Arrue, Donostiako Piratak-eko bi kide (Jon URBE | FOKU)


Arratsaldez izaten da abordaia, baina lanak goizen goizetik hasten dira: 07:30tan hasten da bolondresen lana, segurtasun berme guztiak berebiziko garrantzia izaten dute eta horretarako ere txanda bereziak izaten dituzte, Gurutze Gorrikoak eta suhiltzaileak lagun, bai uretan eta kanpoan ere.

22. edizioa du aurtengoa abordaiaren ekimenak. Arrakastaren gakoa da, gaur egungo gazteengan badela abordaiarako izpiritu eta gogo hori, ‘Donostia abordatu’ leloak baduela indarra  azpimarratu du Inge Ugartek. Urte hauetan guztietan ‘Donostia abordatu’ horren funtzioa aldatuz joan dela egia bada ere, leloak indartsu dirau gazteenen artean.

Lehen edizioetan, bost baltsa bakarrik ateratzen ziren, baimenik gabe...hiri ereduari buruzko beste erreferiantzaltasun batekin ateratzen ziren abordaiara. Gaur egun zentzu orokorrago bat hartu du beharbada, izango da adibidez  bere abordaia euskararen inguruan egiten duenik, turistifikazioaren kontra egiten duenik edota  feminismoaren alde esate batera.

Donostiako Aste Nagusiaz esan ohi da turismoari bideratutako jaiak direla, hori dela eta erreferente dira Donostiako Piratak, udalak eskaintzen ez duen jai-giro aske bat sorzteko aukera ematen dutelako. Ez da lan erraza jai-herrikoei eustea Donostia bezalako hiri batean, udalaren trabak edo turistifikazioaren oztopoak tarteko esate batera, baina ahalegina egiten dute piratek bestelako eskaintza hori eskura jartzeko donostiarrei eta bertaratutakoei. Jai giro biziagoa eta lasaiagoak eskaintzen dituzten guneak uztartzen dituzte horretarako. Kofradien lana azpimarratu horretan, hauek baitira piraten oinarria.
Aste Nagusia hasi baino ez da egin, abordaiarena egun garrantzitsua da baina ez da bakarra. Datozen egunetarako ere egitarau oparoa prestatu dute.
Egitaraua Donostiako Piraten webgunean kontsultatu daiteke.

Jaurlaritza Logoa