En directo
Eliteko kirolaren bi aurpegiak bizitu ditu Markel Alberdi igerilari eibartarrak bere ibilbidean. Rio 2016ko Olinpiar Jokoetara iritsi aurretiko urteak asko disfrutatu zituela azaldu digu, azken txanpan, ordea, dezente sufritu zuen alderdi psikologikoan. Hasiera batean, kirol psikologoaren laguntzaren beharrik ikusten ez zuela aitortu digu gipuzkoarrak, «baina orain, denborarekin, jabetzen da bat zein garrantzitsua den».
Igerilekuan denbora gutxi pasatzen du egun Alberdik, «baina kirola beti izango da nire bizitzaren parte», dio. Bera ingeniaritza mekanikoa ikasitakoa da, eta bizitza berri honetan, momentu gozoan dagoela adierazi digu. Hori bai, ez du bizimodu bat bestearekin gainetik jartzen, «ezberdinak dira», bere hitzetan.