En directo

NAIZ Irratia

«Astorik azkarrenak ez dio sekula lasterketako zaldi bati irabaziko»

Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea eta Ainhoa Azurmendi kirol psikologoa emozioen kudeaketaz aritu dira, arrakastaz eta porrotaz. «Nahi baduzu ahal duzu» esaldia ez dute batere gustuko, loria gutxi batzuen eskura baitago.

Audio_placeholder

«Astorik azkarrenak ez dio sekula lasterketako zaldi bati irabaziko»

Loading player...
Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea Tokioko Olinpiar Jokoetan.
Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea Tokioko Olinpiar Jokoetan. (Europa Press)

Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea eta Ainhoa Azurmendi kirol psikologoa emozioen kudeaketaz aritu dira, arrakastaz eta porrotaz. «Nahi baduzu ahal duzu» esaldia ez dute batere gustuko, kirolean loria gutxi batzuen eskura baitago.

Jainaga Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu zen 2021ean, baina sorbaldako arazoak medio, ez zuen guztiz gozatzeko aukerarik izan. Hiru urteren ondoren, oraindik ere bueltaka dabil sorbaldarekin. Urrian ebakuntza bat egin behar diote.

Ainhoa Azurmendi kirol psikologoa da, eta Olinpiar Jokoetara joateko prozesuan, zenbait kirolariren bidelagun izan da. Estresaz eta antsietateaz mintzatu da, goi mailako kirolarien emozioen kudeaketaz, oro har.

Simon Bilesen txakurra, NBAko Giannis Antetokoumpo jokalariai galdetutakoa, eta 'Topuria' mentalitatea izan dute mintzagai, besteak beste.

Jaurlaritza Logoa