En directo

Astea igaro da Joe Bidenek albo batera egiteko erabakia hartu zuenetik. Kamala Harrisek aukera gehiago ditu hauteskundeak irabazteko? Horixe Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta Naiz eta Garako kolaboratzaileari egindako galdera. Haren hitzetan «argi dago» aurreko hautagaitzarekin joan den hilabetean behintzat gainbehera ikusten zutela egoera eta demokratek nolabaiteko irtenbiderik gabeko «korapilo» hori ikusten zutela. Kamala Harrisen hautagaitzak dena aldatu du, baina ikusteke zer nolako profila erakusten duen eta Etxe Zurirainoko bidea egiteko moduan ote dagoen.


