En directo

Peli Lekuona

«Indarrean dauden planak bultzatu eta, epe luzera, plan berriak jarri beharko ditugu martxan»

Ikasturte hau amaitu da, hurrengorako matrikulazioak hasi dira, eta orain ikasturtearen balantzea egitea tokatzen da. Horretarako gurekin izan dugu Eva Ferreira, EHUko errektorea.

Audio_placeholder

«Indarrean dauden planak bultzatu eta, epe luzera, plan berriak jarri beharko ditugu martxan»

Loading player...
Eva Ferreira, artxiboko irudi batean.
Eva Ferreira, artxiboko irudi batean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Oso positiboki baloratu du ikasturtea Eva Ferreirak. Ikasturte honetan egindako planak nabarmendu dizkigu, besteak beste; Ikerkuntza eta Transferentzia Plana, Ikasleen Partaidetza Plana, Berdintasun Plana eta Euskara Plana. Hau guztia haientzat oso garrantzitsua dela adierazi du «zerbitzu publiko gisa»

Graduondoko programen dinamikotasunaz ere hitz egin du. Etengabeko formakuntzari begira, urtero «modu dinamikoan» begiratu behar zaiela programa hauei eta graduondokoak erakargarriagoak izateko egindako lanak bere fruituak eman dituela adierazi du, matrikulak handitu egin baitira.

Agintaldia pandemian hasi zuen arren, eta une gogor haietan unibertsitatean «gogoa» eta «ilusioa» bultzatzea oso zaila zen arren, orokorrean hitz eginez eta datuen arabera, egoerak «hobera» egin duela adierazi du, bai finantza arloari dagokionean edo eta harremanen arloari dagokionean ere. Pertsonak eta gizartea azpimarratu ditu. Gizartearekin bultzatutako harremana, nazioarteko harremanak, gradu berriak, graduondokoak, inpaktu soziala… guzti honekin «oso harro» sentitzen dela esan du.

Gauza guztiek dute alde txarra

Bizitzaren garestitzea titular nabarmen bat bihurtu da azken urteetan, eta honek etxetik irten behar diren ikasleengan eragin nabarmena du, etxebizitzaren alokairuaren igoera edo garraioaren auzia direla medio. Honen inguruan galdetu diogu Ferreirari eta «kezkagarria” dela, eta haien ardura ez den arren «hitz egiteko» eta «ikasleei laguntzeko» prest daudela esan du.

Ikasturteko beste albiste nabarmena ordezkoekin egon da. Kexu ziren eskaintzen zitzaizkien kontratuen baldintzekin. Heldu den ikasturtera begira aldaketarik egongo den edo ez galdetzerakoan, adierazi du dagoeneko lanpostu ugari aldatu dituztela, eta dedikazio partzialarekin diren kontratuak «gutxitzea» lortu dutela. LOSU legea ezarri aurretik bezala daudela adierazi du, eta aitortu du LOSUrekin ordezkoen kontratuak «oso prekarioak» direla.

Aurrera begira

Kurtso berriari begira, martxan dauden planak bultzatu behar direla adierazi du. Hauteskundeen testuinguruan, epe luzerako plan berriak martxan jartzeko beharra dagoela, eta erronka nagusiak lanpostu egonkor gehiago jartzea, azpiegiturak hobetu eta ikerketan aurrera pausuak ematea direla aipatu du.

Datorren legegintzaldian aurkeztuko dela ere esan du Ferreirak, eta honen arrazoia «bultzada berri bat emateko» lau urte nahikoak ez direla izan da. Unibertsitateari bultzada bat emateko «prest» daudela adierazi du, baita unibertsitate publikoan bultzada hori emateko «potentziala» dutela ere.

Jaurlaritza Logoa