En directo

NAIZ Irratia

Fronte Herritar Berriaren garaipena analisi mahaiko geltokia

Audio_placeholder

Fronte Herritar Berriaren garaipena analisi mahaiko geltokia

Loading player...
Marie Heguy-Urain eta Peio Dufau irabazleak legebiltzarrerako hauteskundeetan
Marie Heguy-Urain eta Peio Dufau irabazleak legebiltzarrerako hauteskundeetan (Patxi Beltzaiz | Mediabask)

Inkestek iragarritakoaren kontrara, Fronte Herritar Berriak irabazi ditu Frantziar estatuko hauteskunde legegileak. Lehen itzulia irabazi eta inkestek garaipena iragarri arren, azkenean, hirugarren postuan amaitu du Marine Le Penen Batasun Nazionalak. Emaitzen inguruko analisia egin dute  Goizeder Taberna Mediabaskeko erredaktore buruak eta Eguzki Urteaga soziologoak NAIZ Irratian.

Emaitzak eskuartean, Tabernak ondorioztatu du «batasunak» ekarri duela «garaipena». Igandean, Peio Dufauk azpimarratu zuen, ezkerrak Ipar Euskal Herrian irabazi nahi badu, abertzaleak direla giltzarri, eta hori bistan geratu dela. Iritzi berekoa da Urteaga. Hala ere, datuak tentu handiarekin aztertu behar direla gehitu du: «Nahiz eta eskuin muturrak ez duen lortu lehen blokea izatea, diputatu kopuruei dagokionez, 53 diputatu irabazi ditu, eta oso denbora gutxian pasatu da zortzi eserleku izatetik, 89 izatera, eta gaur egun, 143 izatera». Bere ustez, eskuin muturraren «gorakada» ikusi da emaitzetan: eskainuetan, botoetan eta portzentaietan.

Emaitzak eskuartean ditugu jada. Orain zer gertatuko den ikusi beharko da. Tabernak azaldu duenez, Melenchone «euskararen aurkako» eragile baten gisan ikusten dute Ipar Euskal Herrian. Bere ustez, Melenchonek presentzia «txikiagotu» beharko du oholtza gainean.

Jaurlaritza Logoa