En directo

Maite Bidarte

Katakraken «planetan ez zegoen zerbait» eskainiko da Koop57ren laguntzaz erositako eraikinean

Huarte-Solchaga sendiarena zen Iruñeko Kale Nagusiko 54. zenbakiko hiru solairuko eraikina. Katakrakek eta Koop 57k bereganatu dute orain eta eraikin ederreko ateak zabaldu dizkio Naiz Irratiari Nerea Fillatek.

Audio_placeholder

Katakraken «planetan ez zegoen zerbait» eskainiko da Koop57ren laguntzaz erositako eraikinean

Loading player...
Katakrakeko Nerea Fillat izan du gidari Naiz Irratiak eraikin barruan.
Katakrakeko Nerea Fillat izan du gidari Naiz Irratiak eraikin barruan. (Maite Bidarte)

Katakrakek eta Koop57k Iruñeko Alde Zaharreko eraikin bat erosi dute proiektu eraldatzaileak sustatzeko. Erositako eraikina Kale Nagusiko 54. eraikina da, egun Katakrakekin paretaz pareta dagoena; hilabete askotako lanaren, irudimenaren eta negoziazioaren ondorio da erosketa hau, eta euren jarduerak beste maila batera eramatea ahalbidetuko die. «Gure planetan oraindik ez zegoen zerbait» izango dela aurreratu dio Maite Bidarteri eraikinera egindako bisitan pribatuan, Nerea Fillat Katakraeko langileak.

Higiezinen espekulazioari aurre egiteko eta hiriko lurrak askatzeko proiektuak sustatuko dituzte, izan ere, Alde Zaharrean nagusitzen ari den espekulazioaren aurkako euren keinutxoa ere bada eraikin honen erosketa. Fillatek azaldu duenez, jabearen «oinordekoek saldu nahi izan zutenean promotore ezberdinek parte hartu nahi zuten erosketan, hain zuzen ere Iruñeko Kale Nagusian dagoen eraikin oso bat delako». Zehazki, apartamentuak eta hostal bat eraikitzeko asmoa zuten bi promotorek, «horrexegatik gu ere sartu ginen prozesuan», azaldu du Fillatek. Pare bat urte pasata eta Koop57rekin ezarritako elkarlanari esker, kulturari eskainiko zaio espazioa eta ez espekulazio inmobiliarioari.

Katakrakekin harreman estua izan zuen Charo Solchaga bizi zen sona handikoa den eraikin horretan, eta senarraren abizenari batuta, luzaz lotu izan da Huarte-Solchaga familiarekin. Eraikinaren historia ordea, dezente atzeragotik dator, jatorrian XVIII. mendean hasi zirelako bertan eraikitzen, eta denetarik izan da bertan, Iruñeko lehen eskola laikoa, karate gimnasio bat, gitarra klaseak ere eman dira, eta noski, etxebizitzak egon dira. Eta kanpotik eraikina akaso ederrena ez den arren, barruan gordetzen du altxor nagusia; Iruñeko Alde Zaharreko barne patio handiena.

Jaurlaritza Logoa