En directo

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Entrevista
Peio Etxeleku
EAJren IBBren lehendakaria

«Macronen hauteskunde deiak haur txiki baten kapritxoz hartutako erabakia dirudi»

EAJ bere burua ordezkatuz aurkeztu da Ipar Euskal Herriari dagozkion 4, 5 eta 6. barrutietan. Ultraeskuinak Ipar Euskal Herrirako eskaintzarik ez duela dio eta Euskal Herriaren «etsaiek» jeltzaleak parez pare izango dituztela aldarrikatu du Peio Etxeleku EAJren IBBren lehendakariak NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Macronen hauteskunde deiak haur txiki baten kapritxoz hartutako erabakia dirudi»

Loading player...
Peio Etxeleku, prentsaurrean, artxibo irudi batean.
Peio Etxeleku, prentsaurrean, artxibo irudi batean. (Guillaume FAUVEAU)

Europako Hauteskundeetan Emmanuel Macronen alderdiak beherakada izugarri jasan zuen eta Le Pen eta Bardellaren eskuin muturrak irabazi zituen hauteskundeak. Berehala deitu zituen hauteskunde legegileak frantziar presidenteak. Beharrezkoa ez zen ezustekoa izan zen herritar askorentzat: baita EAJko Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoako buru Peio Etxelekurentzat.

Hala ere, Macronek, irabazteko baino, galtzeko gehiago duela deritzo Etxelekuk eta hartutako erabakiaren inguruan zorroz mintzatu da, Macronen erabakia haur batek hartutakoarekin alderatu du Etxelekuk. «Hain azkar eta bortizki bazterrez hartutako erabakiarekin gehiengo bat eskuratzea espero du akaso, baina argiki ikusten da Europako hauteskundeetako tendnetziak mantentzen direla, Frantziako politikagintza polarizatzen ari dela eta erdigunean kokatutako alderdiak sinesgarritasuna galtzen ari direla».

Muturren hazkundeak EAJrena bezalako eskaintza bat ikusaraztea zail egiten duela azaldu du. Hauteskundeon egoera bereziak ere jeltzaleen lurraldearekiko aldarria hiritarrengana heltzeko oztopo bat suposatzen duela uste du Etxelekuk. Pariseko panoramak, Ipar Euskal Herrian oraindik ere eragin handia duela dio. Jakin badakite EAJn, praktikan, ezinezkoa dela ordezkaritza lortzea Pariseko Asanblea Nazionalean, baina ekainaren 30 honetan ahalik eta emaitzarik onena lortzeko kanpaina egitea ari direla esan du EAJko ordezkariak.

Hala ere, inkestek orain arte esaten dutena gauzatzen bada, bigarren itzuli horretan Batasun Nazional ultraeskuindarra egongo da. Zuzena izan da Etxeleku: azken hauteskundeetan irabazle suertatu arren, eskuin muturrak ez du kanpainarik egiten Euskal Herrian, eta ez du euskal hautagairik; izan ere, «haien afixetan bakarrik Marine Le Pen eta Jordan Bardellaren ipintzen dituzte irudietan». Ipar Euskal Herriko egoera zehatzari begirako proiekturik ez dutela gehitu du.

Bigarren itzulira begira alderdi zehatz batentzako botoa eskatuko duten zehaztu ez duen arren, argiki esan du Etxelekuk, EAJ beti izango dutela aurrean «Euskal Herriaren etsaiek», eskuin muturrari erreferentzia eginez. Euskal Herriaren alde egin duen alderdia diren seinale, Etxelekuk gogora ekarri du, euren programan dagoela euskara eta gaskoiaren errekonozimendua frantziar Konstituzioan eta aurreratu du helburu horren alde egiteko eskatuko dietela hauteskundeotan aukeratuak diren hautetsiei. Bide batez, gogora ekarri du EAJko ordezkariak, tokiko hizkuntzen aitortza egiten zuen Molac Legearen aurka bozkatu zutela alderdi askok, tartean La France Insoummisek, EH Bairekin batera aurkezten dena Fronte Popularrean 4. 5. eta 6. barrutietan.

Jaurlaritza Logoa