En directo

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Bloodless, Seafrog eta SCHiM bideojokoen demoek liluratuta utzi gaituzte

Iragarpenen eta bideoen artean gabiltza, baina, zorionez, ez da bideojoko berriak ezagutzeko bide bakarra. Steam Next Fest demoen jaialdiaren edizio berria igaro da jadanik, eta denetariko altxorrak aurkitzeko balio izan digu beste behin.

Audio_placeholder

Bloodless, Seafrog eta SCHiM bideojokoen demoek liluratuta utzi gaituzte

Loading player...

Jakingo duzuen bezala, estreinatzear dauden ehundaka bideojokoren doako probak biltzen dituzte Steam plataforman garatzaileek. Ezinezkoa da guztiak probatzea, baina saltokiko bilatzaile aurreratuaren nahiz jokalarien iritzien bidez titulu benetan interesgarriak joka ditzakegu.

Oraingoan, Bloodless ARPG abentura ederrean, skate jokoak plataformekin uztartzen dituen Seafrog koloretsuan, tiroketa frenetikoak ardatz dituen I Am Your Beast ikaragarrian, 90eko hamarkada bukaerara eramango gaituen Parking Garage Rally Circuit arkade lasterketa jokoan zein itzal txiki baten abenturak aurkeztuko dizkigun SCHiM liluragarrian barneratu gara.

Aurkezpenekin ere jarraitu dugu, nola ez! Oraingoan Ubisoft Forwardean erakutsitakoak errepasatu ditugu: Star Wars Outlaws eta Assassin’s Creed Shadows izan dira protagonistak, baina Prince of Persia sagaren 35. urteurrena ospatzeko iragarpenak ere ikusteko aukera egon da.

Hamar urte bete ditu, gainera, Shovel Knight indie mitikoak, eta horren inguruko berritasunak eskaini dituzte. Behin betiko bertsioa, Shovel Knight: Shovel of Hope DX, dator, baina “beste dimentsio batera” igarotzeko asmoa ere agertu dute egileek.

Bukatzeko, euskarazko 160. bideojokoa ezagutu dugu: Figment. 2017an estreinatu zen akziozko abentura klasikoa da Josu Igoa zaleak itzulitakoa, eta, egia esan, aparteko itxura dauka. Beti bezala, Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan aurki dezakezu.



Irratsaioaren bideoa Youtuben:

https://youtu.be/EzgTCDsHflo

(Irratsaioan aipatutako jokoen trailerrak, erabili nahi badituzue):

    • Bloodless
    • I Am Your Beast
    • SCHiM
    • Kill Knight
    • Parking Garage Rally Circuit

Jaurlaritza Logoa