En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Gasteizko Ttipia tabernan eskainiko du ‘Basati’ diskoaren lehen zuzenekoa Benizzek

Gaur, ekainak 14, izango da zuzeneko berriaren lehen emanaldia Benizzeren eskutik. Beñat Goita da Benizze proiektua abiatu zuena eta Lamia Mari izango du orain zuzenekoetako bidelagun. ‘Basati’ diskoko 11 kantuekin izerdia eta dantza izango dira protagonista Ttipia tabernan.

Audio_placeholder

Gasteizko Ttipia tabernan eskainiko du ‘Basati’ diskoaren lehen zuzenekoa Benizzek

Loading player...
Motocross munduko estetika landu du ‘Basati’ diskorako Benizzek.
Motocross munduko estetika landu du ‘Basati’ diskorako Benizzek. (ARRIGURI)

‘Adrenalina’, ‘Basati’, ‘Kawasaki’… motocross munduarekin lotura duten hainbat elementu sartu ditu Benizzek bere azken diskoan. Dancehalla, reggaetoia, jerseya, dembowa, UK garagea, hardstylea, tech-housea… denetarik du diskoak, hala, musika oso dantzagarria izango da bere emanaldian.

Beckham familiaren inguruan egindako kantuan hartu zuen parte diskoa Lamia Marik, eta, hortik sortu zen harremanari esker, orain David eta Victoriaren pare ibiliko dira biak hala biak zuzenekoetan ere. Gaur, ekainak 14, Gasteizen, lehendabiziko aukera Ttipia tabernan.

Gerora, EHZn ere izango da ekainaren 28an Benizze. Izan ere ‘Paradisu zinema’ beka irabazita grabatu du diskoa Elkar estudioan eta biniloan ere Elkar argitaletxearekin argitaratu du. Elkarrek berak, EHZk eta Antxeta irratiak sortutako bekaren fruitua dela esan daiteke, beraz, ‘Basati’. 

Entzun diskoa, baina entzun baita ere sormen prozesuaren inguruan MusikHaria saioan Goitiak kontatu zizkigun guztiak.

Jaurlaritza Logoa