En directo

Bigarren Kafea

Zenbat du plazeretik kolektiboan aritzeak?

Zerk bultzatzen gaitu kolektiboan aritzera? Nola lagun diezaioke arteak desira kolektibo horri? Zein toki du plazerak? Galdera horiek erantzutea du helburu, Iruñean, gaur hasi eta bihar bukatuko den ERRAIAK_ programak. 

Audio_placeholder

Zenbat du plazeretik kolektiboan aritzeak?

Loading player...
Erraiak programako aurkezpena, Iruñean
Erraiak programako aurkezpena, Iruñean (Erraiak )

Praktika artistiko eta kolektibotasunaren inguruko programa' izenburupenean gaur arratsaldean eta bihar egun osoz, hainbat emankizun, solasaldi eta performance egingo dira Iruñeko Ziudadelan. Praktika artistikoen eta mugimendu kolektiboena alorrak gurutzatzea da helburua, eta plazeraren eta kolektibotasunaren inguruan hausnartzea. Leire San Martin ERRAIAK_ programako kidea da eta Ane Sagues 'Las Nenas' taldeko kidearekin hitz egin dugu.

Askotariko formatuen bidez, eztabaidatzeko eta elkar ezagutzeko espazio bat eraikitzea da intentzioa, eta erdigunean jartzea jarduera kolektiboaren barne-zalantzak eta kanpo-tentsioak.
Ostiral arratsaldean hasi eta larunbat gauean amaituko da 'Praktika artistiko eta kolektibotasunaren inguruko programa'. Tartean, hitzaldiak, lantegiak, emanaldiak, mahai inguruak, piknika, herri bazkaria, akzioak edota instalazioak. Programan Euskal Herriko kolektiboek hartuko dute parte, baita Estatuko eta nazioarteko hainbat artistek ere.

Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan aurkeztu dute Lara Molina eta Leire San Martinek ekainak 7 eta 8rako programa. Ondoan izan dituzte, babesle diren Iruñeko Udaleko Maider Beloki eta Iñigo Gomez, Kultura, Festak Kirola eta Hezkuntza zinegotzia eta alorreko zuzendaria, hurrenez hurren. Aurkezpenean hartu du parte Iranzu Vazquezek ere, Nafarroako Kutxa Fundazioko Kultura eta Gizarte zuzendariak. Fundazio honek urtero ematen dituen Innova programan baitago Erraiak_

Jaurlaritza Logoa