En directo

Iosu Marti

Sinbiosia | Hizkuntzaren animalistasuna eta animalien askapena Erkizia eta Garaialderekin

Berezia da Sinbiosia saio hau ahots asko aditu ditugulako. Animaliak ardatz, Olaia Garaialde antiespezista eta Xabier Erkiziaren 'Hitza Basa' audio proiektua gurutzatu ditugu. Azken honetan, hizkuntzaren animalitasuna aztertzen da.

Audio_placeholder

Sinbiosia | Hizkuntzaren animalistasuna eta animalien askapena Erkizia eta Garaialderekin

Loading player...
Sinbiosia Olaia Garaialde eta Xabier Erkiziaren 'Hitza Basa' audio diskoa
Sinbiosia Olaia Garaialde eta Xabier Erkiziaren 'Hitza Basa' audio diskoa (NAIZ irratia)

Olaia Garaialdek Zaunk talde antiespezistako kidea da. Euskara eta antiespezismoa konparatu ditu Garaialdek, ianimakiekin ditugun ohitura eta harreman erabat normalizatuak ditugula dio Zaunkeko kideak, eta horietako asko botere harreman batetik ematen direla. Euskualdunok ere indarkeria harremanak pairatzen ditugula nabarmendu du eta bien arteko lotura egin du. Animalien askapena du helburu Zaunk taldea, baina euskara eta antikapitalismoa beti izan ardatz garrantzitsuak haien borrokan.

Xabier Erkiziaren 'Hitza Basa' proiektua berreskuratu dugu Sinbiosia saio honetarako. Xabier Erkizia eta Luca Rullok asmatu eta egindako proiektua da 'Hitza Basa'  audio liburua. 102 orrialde  ditu,  18 pista dituen CD bat eta Hillel Schwartz eta Ainara Legardonek idatzitako 2 saiakera idatzi.

2009 urtean Donostiako Cristina Enea fundazioarekin eta Gasteizko Amarika aretoarekin elkarlanean ZOOO II Hitz basatia izeneko erakusketa antolatu zuen Erkiziak. Ariketa hartan, naturaren, baina bereziki, animalien hotsek gure gizarteko hainbat arlotan zer nolako loturak zituzten aztertzeko ikerketa saiakera osatu zuen. Ildo beretik, baina kontrako norabidea hartuz, sortu zen 'Hitza Basa'. Hizkuntzaren animaliatasun horrek gizakiongan zer forma har ditzaken bildu eta erakutsi nahi izan dute audio liburuan. Ez soilik hotsak, baizik, gure belarrietara kantu gisara iritsi diren soinu horien atzean gordetzen diren erritualetan ze kodifikazio sistemak erabiltzen diren azaleratu nahi izan dute.

Jaurlaritza Logoa