En directo

Naiz Irratia

«Ezin zaizkie hemengo nekazariei kanpokoei baino baldintza zorrotzagoak eskatu»

Biriatuko ordainlekua blokeatu dute Ipar zein Hego Euskal Herriko laborariek. Sindikatuetatik kanpo eginiko ekintza izan da, 24 ordu iraungo duena. Deitzaileetako bat Gipuzkoako Bagea elkartea izan da eta elkartearekin bat egin duten gazteekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

«Ezin zaizkie hemengo nekazariei kanpokoei baino baldintza zorrotzagoak eskatu»

Loading player...
Aitor eta Janire Altuna baserritar astigartarrak.
Aitor eta Janire Altuna baserritar astigartarrak. (Hegoi BELATEGI)

Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkartea, Gipuzkoako Bagea, Nafarroako Semilla y Belarra eta 6F elkarteak, eta Frantziako Mugimendu Independenteak deituta Biriatuko pasabidea itxi dute astelehen honetan. Hasiera batean, hegoaldetik joandako laborariei jendarmeek ez diete utzi Bidasoa gaineko zubia pasatzen eta ordu batzuz bi erreiak itxita egon dira. Halaber, ondoren traktoreak mugitu eta ibilgailuentzat errei bat zabaldu dute Baionarako bidean.

Europako hauteskunde kanpaina betean, Bruselatik datozen politikak malgutzeko eskatu dute, «ito» egiten dituztela eta. Sindikatuek ez dute bat egin mobilizazioarekin, eta horregatik «batasun gehiago» eskatu du Gipuzkoako Bagea elkarteko Aitor Zapirain nekazariak. Errenteriako Bordaxar baserrikoa da bera, gaztea, eta esnetarako behiak ditu. Bagea elkarteaz galdetuta, otsaileko protestaldiaren ondoren, gurasoen erreleboa hartu duten gazte nekazariek elkartzea erabaki zutela kontatu digu, sindikatuen gerizpetik aldenduta.

Etorkizuna nahiko iluna aurreikusten du Zapirainek gauzak aldatu ezean. Eurak aldatzeko prest daudela esan du, baina uste du ezin direla hemengo baserritarrei eskatzen zaizkien neurri zorrotzak betetzen ez dituzten kanpoko produktuak ekarri: «Ezin da gure lan baldintzak estutu eta Argentina eta Brasiletik Merkosurrekin akordioa egin eta guri eskatzen dizkiguten neurriekin sortuako elikagaiak ekarri. Geroz eta gutxiago gara, geroz eta zuzenago egiten dugu lana, kallitate handiz. Gero, kanpotik kalitate okerragoko elikagaiak sartzen dira. Kontuan edukitzea herritarrek zer kontsumitzen duten», adierazi du. Baserritarren egunerokoa hobetzeko neurriren bat hartzen bada ere, nahikoa ez dela izango uste du Zapirainek. Hala, ziur agertu da Bagea elkarteak jarraipena izango duela, «gero ere aldarriak egongo direlako egiteko».

Aitor eta Janire Altuna astigartarrak

Nahiz eta horretatik ez bizi, Astigarragatik joan dira Biriatura Aitor eta Janire Altuna anai-arrebak. Ezintasuna dute nagusi egunerokoan, eta sindikatuek egiten dutenarekin haserre mintzatu dira. «Gaur egungo politikak ez digu laguntzen», esan du. «Hemengo produktuari eman behar zaio garrantzia, gure kultura da, dena. Politikoek entzun nahi ditugun gauzak esaten dizkigute, baina ez dugu egunerokoan nabaritzen. Gazteak kanpora doaz, ordu gutxiagorekin hobeto bizi dira. Izorratzen ari dira, kanpokoa merkeago dator».

Jaurlaritza Logoa