En directo
Irakasle ikasketak egin eta irakasle gisa 4 urtez aritu ondoren, Joseba Apaolazak dena utzi eta antzerkiaren munduan sartu zen. «amak ez zuen ulertzen nola utzi behar nuen horrelako lan polit eta seguru bat, eta orain arte». Harrezkero, telebista, zinema eta batez ere antzerkian ibilbide oparoa izan du.
Gaizto pertsonaiak askotan egin izan ditu, eta pertsonaiak sortzeko garaian metodo zehatzik ez duela aipatu digu, «azken finean pot-pourri bat da ikasi dezunaren eta intuizioaren artean» Testua ondo irakurtzeari garrantzia handia ematen dio, izan ere, beti pentsatu du «interpretazioaren arduradun nagusia parte handi batean idazlea» dela, «jakin behar du pertsonaia nondik nora doan».
Gaurko elkarrizketan bere ibilbide oparoaren errepasoa egin dugu eta denetik izan dugu: lehen casting-ak, lehen errodaje eguna, antzerki birak, etorkizuneko proiektuak… Hau guztia eta gehiago kontatu digu Josebak umore eta anekdotekin batera. Entzun guztia Bigarren kafea saioan izan dugun elkarrizketan.