En directo

NAIZ irratia

Igande honetatik aurrera 'Gonagorri' podcasta NAIZ irratian

NAIZ irratiko etxea gero eta handiagoa da, Gonagorri podcasta batu da bizilagun taldera. Ume eta gazte literatura sustatzea du helburu podcast honek. Literatura eta sare sozialen inguruan  arituko dira igande honetan, 10:05ean, Lili Buru euskal influencerrarekin.

Audio_placeholder

Igande honetatik aurrera 'Gonagorri' podcasta NAIZ irratian

Loading player...
Gonagorri podcastaren ilustrazioetako bat, Concetta Probanzarena
Gonagorri podcastaren ilustrazioetako bat, Concetta Probanzarena (Concetta Probanza)

'Gonagorri' podcasta, Galtzagorri elkartearen podcasta da. Aurten du laugarren denboraldia eta NAIZ irratian grabatu eta zabalduko da ere. Galtzagorri elkarteak ume eta gazte literatura sustatzea du helburu, egiten dituzten ekimen ugarien artean dela lau urte hasi ziren podcastgintzan. «Podcast asko dago eta iruditzen zaigu haur eta gazte literaturak behar zuela toki bat ozeano zabal horretan»,  esan du Miriam Luki  'Gonagorri’ podcasteko aurkezleak NAIZ irratian. «Orain arte oso modu artisauan egin ditugu aurreko denboraldiak,  gauza oso handia estudio batuetan grabatzea» esan du Lukik. Igandean, goizeko 10:05ean entzun ahal izango da NAIZ irratian denboraldi honetako 'Gonagorri'.

Saio monografikoak dira, hilabetero gai bat jorratzen da elkarrizketa sakon bidez, eta solasaldiaz gain, liburu gomendio bat eta kontaketa bat baditu podcastak.  Solasaldiak oso anitzak dira, «euskarazko jakintza sortzen ari diren eta duten  sortzaileekin,  pentsalariekin, hezitzailekin» hitz egiten dutela azaldu digu ‘Gonagorriko’ aurkezleak.

«Nahiko genuke ‘Gonagarri’, batez ere,  gazteek entzutea, eta horregatik oso presente ditugu edukiak sortzerakoan. Bestealde, gure jardunaren ardatz ere bitartekariak dira», eta Lukiren ustez bitartekarientzako, alegia, liburua eta gaztearen artean dagoen figura horrentzako, oso erabilgarriak dira podcast hauek, «bazka» dira.

Igandean, Lili Buru influencerrarekin

Sare sozialak mintzagai hartu eta Lili Aranbururi egin diote elkarrizketa maiatzeko ‘Gonagorri’ podcastean, euskaraz ari den booktuber eta bookstagramer bakarra da bera. Sareetan, Lili Buru ezizenez ezagutzen dute eta pieza honetan bere arrakastaren sekretua zein den argitu digu. Horrez gain, Andere Garabietaren kontaketa eta Lore Agirrezabalen gomendioak.

 

Jaurlaritza Logoa